Ongietorria
Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIa 2014ko urtarrilaren 31n jaio zen, erakunde bi hauek batzearen ondorioz: Lehen Mailako Arretako Bilbo Eskualdea eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (BUO). Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoko 19 zerbitzu-erakundeetako bat da.
Gure misioa da pertsonen osasun-premiei erantzutea eta osasuna sustatzea, eta segurtasunez, modu integralean, eraginkortasunez eta kalitatez egitea, osasun-ikuspegi publiko batetik, eta konpromisoa izanik profesional bikainen prestakuntza, ikerkuntza eta ezagutzaren sorkuntza bultzatzea.
Gaur eguneko Bilbo-Basurtuko ESIa osatzen dute Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak, lehen mailako arretako 22 unitatek (LMUek) —non 25 osasun-zentro dauden, haietatik 5 zenbait ospitale-zerbitzu ere ematen dutenak—, espetxeko Urbi Basauri zentroak, Etengabeko arretako 3 gunek eta kanpoko egoitza administratibo batek.
Web-gune honen xedea da, komunikazioaren eta gardentasunaren alde egiten dugun apustuarekin bat eginik, herritarrei gure erakunde eta zerbitzuei buruzko informazio esanguratsua ematea.
Espero dugu baliagarria izan dakizun.
Jesus Larrañaga Garitano
Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea
Estaldura: Bilbo eta Alonsotegiko
366.000 herritar
1
unibertsitate-ospitale
22
Lehen Mailako Arretako Unitate
25
osasun-zentro
Gure emaitzak
Hemen dituzue Bilbo-Basurtuko ESIko hainbat memoria-txosten:
Azken aldaketako data: