Prestakuntza-egonaldiak

Lehen urtean, mediku egoiliar berriak hartu aurretik, Irakaskuntza Batzordeak txandaketa-egutegia landuko du, zerbitzu bakoitzak bere irakaskuntza-programan aditzera emandakoaren arabera.Egutegi hori tutoreei bidaliko zaie, eta horiek mediku egoiliarrei helaraziko diete


Mediku egoiliarren txandaketa,
bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren urtean

Hurrengo urteetan tutoreak, mediku egoiliarrarekin bildu eta gero, planifikatuko ditu egiteke dauden txandaketak, eta  txandaketa horiek zuzenean negoziatuko ditu txandaketen eraginpean dauden zerbitzuekin.Batzordeak, informazio horrekin, txandaketa-programa orokorra prestatuko du, eta txandaketan hautematen duen eta txanketa egiteko garaian eragina izan dezakeen edozein gorabehera jakinaraziko die interesdunei.Tutoreek ebaluazioen data baino hilabete lehenago gutxienez bidali beharko dituzte aurreikusten diren egutegiak.

Ebaluazio-orriak, irakaskuntzakoak zein ikaskuntzakoak, eskura daude Basurtuko Ospitalearen web-orrian.

Gehiago jakin...


Ospitalez kanpoko nahitaezko txandaketak

Ospitalez kanpoko nahitaezko txandaketak dira espezialitateko prestakuntza-programa betetzeko nahitaezkoak diren baina Ospitalean bertan egin ezin diren txandaketak.Hala jasoarazi beharko dira unitatearen irakaskuntza-programan.

Txandaketa horiek prestakuntza-programako gainerako txandaketekin batera planifikatu beharko dira.Tutorea arduratuko da txandaketa horiek planifikatzeaz eta eskatzeaz.Mediku egoiliarrak eskabidea tramitatu beharko du, datak eta tokiak adieraziz, kontuan izanik txandaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo egiten bada, 6 hilabete aurretik eskatu behar duela, eta txandaketaren ebaluazio-orria eta memoria bat txertatu beharko dela, betiere Irakaskuntza Batzordeak helburu den zentroarekin tramitatu ahal izatekoeskaera.Tutoreak egonaldiko bigarren urtea amaitu aurretik entregatu beharko du txandaketen aurreikuspena (datak eta lekua).

Txandaketa amaitutakoan, mediku egoiliarrak gaitasunen baliozkotze-zerrenda eman beharko dio Irakaskuntza Batzordeari, eta, horrekin batera, helburu-zentroan izango duen tutoreak egindako irakaskuntza-helburuak betetzeari buruzko ebaluazioa ere eman beharko du.

Ospitalez kanpoko aukerako txandaketak

Tutorea, mediku egoiliarrekin adostuta, arduratuko da txandaketa horiek planifikatzeaz eta eskatzeaz, baita Irakaskuntza Batzordeak onar ditzan eskatzeaz ere. Txandaketa hasi baino 6 hilabete lehenago, gutxienez, egin beharko da eskaera (4 hilabete Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan bada), eta eskaerarekin batera txandaketaren ebaluazio-orria eta memoria bat eman beharko da. Batzordeak bilera arrunt batean aztertuko ditu proposamen horiek.Salbuespenez, eta halabeharrez, ikasketa-buruak behin-behineko onartu ahal izango du txandaketa horietakoren bat.Dena dela, onarpen hori Irakaskuntza Batzordeak berretsi beharko du. Behin onartu direnean, Irakaskuntza Batzordeak egingo ditu bidezko tramiteak.

Lehentasunez, tutoreak egonaldiko bigarren urtea amaitu aurretik eman beharko du txandaketa horien aurreikuspena (datak eta lekua).Txandaketa amaitutakoan, mediku egoiliarrak egindako jarduerei buruzko eta irakaskuntza-helburuak betetzeari buruzko memoria eman beharko dio Irakaskuntza Batzordeari.

Tutorea arduratuko da, hasiera batean, kanpoko nahitaezko eta aukerako txandaketak kontrolatzeaz, Irakaskuntza Batzordeak egin dezakeen kontrolaz gain.Horretarako, espezialitate bakoitzak prestakuntza-irteera horietarako dituen denbora-mugak ezagutu eta aplikatu beharko ditu.


Ospitale barruko txandaketak argitaratzea

Tramiteak amaitu direnean, behin betiko bidaliko zaizkie egutegiak, tutoreei zein mediku egoiliarrei.Une horretatik aurrera, edozein aldaketa egin behar bada, idatziz eskatu beharko zaio aldaketa Irakaskuntza Batzordeari. Edonola ere, eskaerari gehitu beharko zaizkio, batetik, aldaketa arrazoitzen duten kausen deskribapena eta, bestetik, zerbitzu hartzaileak aldaketa onartzen duen idazkia.Aldaketa hori ikasketa-buruak onartu beharko du, eta Irakaskuntza Batzordeko kideei jakinarazi beharko zaie.

Ospitale barruko txandaketak argitaratzea

Azken aldaketako data: