Basurtoko Unibertsitate Ospitalea

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Bilbo-Basurtu ESIkoa da. Hasiera 1908an du, eta 1992tik Osakidetzakoa da. Gure arreta-eremuko herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuak ez ezik, Ospitalea erreferentzia da Bizkaiko osasun-eremuko zenbait gaitarako, hala nola sabelaldeko paretaren patologietarako, AEArako (alboko esklerosi amiotrofikorako) eta haur-gazteen psikiatriarako; horiez gainera, bere ardurapean ditu Galdakaoko eta Txagorritxuko ospitaleen elektrofisiologiaren prozedurak, Galdakaoko eta Arabako bihotz-kirurgiarenak, eta CSUR erreferentziazko zerbitzu-unitatea da esklerosi anizkoitzeari dagokionez.

Ospitaleak 680 ohe dauzka eta 21 operazio-gela. Urtero 41.000tik gora ebakuntza kirurgiko egiten ditu, 131.000tik gora larrialdi artatu, eta 764.000 kontsulta baino gehiago burutu. Horretaz gainera, urtero 2.300 ume baino gehiago jaiotzen dira ospitalean.

Horretarako, kualifikazio handiko lantaldea dugu, 3.800 profesional baino gehiagokoa, eskueran bitarteko teknologiko aurreratuenak dauzkana.


Prestakuntza espezializatuko programak eta lanpostuen eskaintza

Gure ikasketa planei buruzko informazio osoa.



Ospitalaren datu batzuk:

  • 38.185

    Altak

  • 131.380

    Ospitaleko larrialdiak guztira

  • 764.313

    Kontsultak guztira

  • 2.310

    Erditzeak

  • 41.077

    Kirurgia-ebakuntzak guztira

  • 289

    Medikuntzako ikasleak

  • 396

    Erizaintzako ikasleak


Non gaude?

Montevideo etorbidea 18,
48013 Bilbao, Bizkaia

Telefonoa:
944006000

Email:
sapu.basurto@osakidetza.eus


Azken aldaketako data: