Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzeta ESIaren parte da eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren barruan sartzen da. Euskadiko osasun-zentro nagusietako bat da, eta zenbait patologiatarako erreferentziako zentroa da euskal-osasun sistema osoan eta lurralde mugakide batzuetan: gibeleko transplantea, helduen eta haurren giltzurruneko transplantea, bizirik dagoen emailearen giltzurruneko transplantea, erredura handien unitatea, giza ugalketa, bihotzeko kirurgia, pediatria (onkologia eta azpiespezialitateak), bizkarrezur-muineko lesionatuen unitatea, sortzetiko gaixotasun metabolikoak, Parkinson kirurgia edo begi-azalaren berreraikuntza konplexua.
Ospitaleak 847 ohe eta 33 kirofano ditu; urtean 31.000 ebakuntza kirurgiko baino gehiago egiten ditu, 191.000 larrialdi baino gehiago artatzen ditu eta 887.000 kontsultari baino gehiagori ematen zaio arreta. Gainera, urtero 4.600 haur inguru jaiotzen da bertan.
Horretarako, kualifikazio handiko 6.000 profesional trebatu baino gehiagoko lantaldea dugu eta profesional horiek baliabide teknologiko aurreratuenak dituzte eskura.

Prestakuntza espezialitatuko programak eta lanpostuen eskaintza
Gure ikasketa planaren inguruan informazio osoa.



Ospitalearen datu batzuk:
-
847
ohe
-
50.587
Alta / urte
-
4,64
Eguneko egonaldia batez beste
-
31.792
Ebakuntza kirurgiko
-
197.084
Larrialdi artatu
-
887.036
Kontsulta
Azken aldaketako data: