Ongi etorria
Ongi etorri Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIra, 29 osasun-zentrok eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak osatutako lehen mailako arretako 11 unitate biltzen dituen zerbitzu integratuen erakundera.
Erreferentziazko gure eremu geografikoa Ezkerraldea-Enkarterriko 17 udalerrietako 170.000 biztanle inguruk osatzen dute, eta horiei lehen mailako arretako (LMA) eta ospitaleko arretako (AH) osasun-zerbitzuak ematen dizkiegu, bai eta Erandio-Astrabuduari eta ospitaleko osasun-zerbitzuak ematen dizkiegun Txorierriko udalerriei ere. Hala ere, gure eragin-eremua muga horretatik haratago hedatzen da geografikoki osasun-laguntza konplexua behar duten pertsona askori arreta emanez, eta azken honi dagokionez Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea erreferentziazko zentro gisa aritzen da Euskal Autonomia Erkidegoan eta kanpoan.
Gure lana segurtasun eta bikaintasun klinikoko irizpideekin egiten dugu eta, horregatik, zeregin horretan laguntzen diguten nazioarteko kalitate- estandarretan oinarritzen gara. Ildo horretatik 2024an Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak asistentziaren kalitatea, pazienteen segurtasunean oinarritutako edukiak eta prozesu klinikoetako arriskuen murrizketa ebaluatzen dituen Joint Commission International (JCI) erakundearen egiaztagiria lortu du eta, horrela, asistentziaren arloan nazioarteko akreditaziorik entzutetsuena lortu duen tamaina eta ezaugarri hauetako Estatuko lehen ospitale publiko orokorra da. Lorpen honek esan nahi du ospitaleak nazioarteko irizpide zorrotzak betetzeaz gain pazienteen arreta hobetzeko etengabeko konpromisoa erakusten duela, eta gure osasun-zentroa osasun-arretaren abangoardian kokatzen du.
Herritarren eskura jartzen dugun webgune honen helburua, aldi berean, gure zerbitzuen ezagutzan aurrera egiten lagunduko diguten elementu guztiak aurkitu ahal izateko eta erreferentzia nagusia bihurtzea nahi dugun osasun publikoa herritarrengandik hurbilago jartzeko espazioa izatea da.
Ongi etorri!
Mª Luz Marqués González
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea
170.000 biztanlerentzako estaldura
17
Ezkerraldeko eta Enkarterriko udalerri
29
Osasun-zentro
1
Unibertsitate-ospitale

Organigrama
Ezagutu ezazu Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuaren organigrama.

Plan Estrategikoa
Ezagutu ezazu Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIaren 2019-2023ko Plan Estrategikoa

Gure emaitzak
Hemen dituzue Ezkerralde Enkarterri Gurutzetako ESIko hainbat memoria-txosten:
Azken aldaketako data: