Irakaskuntza eta Prestakuntza espezializatua


Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak espezialisten prestakuntza 1972an hasi zuen eta, gaur egun, 43 espezialitatetarako egiaztatuta dago eta 400 egoiliar baino gehiagorentzako edukiera du.

2008. urtean, unitateak abian jarri zuen Estatuko ospitaleen artean aitzindaria zen proiektu bat: "Gaitasunetan Oinarritzen den Prestakuntza Espezializatua. Competency-Based Postgraduate Training Cruces Hospital Projet 2008". Proiektu horrek espezialisten prestakuntzako lanik onenaren 2009ko sari nazionala lortu zuen. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea - Lilly Fundazioaren Medikuntza Hezkuntzako Katedra ospetsuak ematen du sari hori.

2017an, Ministerioak ospitaleko Pediatriako Lanbide Anitzeko Irakaskuntza Unitatea egiaztatu zuen, lehena Euskadin, eta, 2019an, Osasun Mentaleko Lanbide Anitzeko Irakaskuntza Unitatea; horrela, Psikologia Klinikorako eta Osasun Mentaleko Erizaintzarako prestakuntza-eskaintza zabaldu genuen.

Gainera, gure egoiliarren prestakuntzan José María Rivera ospitale birtualak eta BiocrucesBizkaia Ikerketa Institutuak ere badihardute lankidetzan.

Harremanetarako:

Telefonoa: 94 600 62 00

Email-a: DOCENCIA.MEDICACRUCES@osakidetza.eus

Docencia y formación especializada

Misioa

Gure prestakuntza-programa espezializatuan sartzen diren profesionalek beren espezialitateko osasun-lanbide bereziekin komunak diren gaitasunak eskuratzea, beren lanbidea gauzatzeko baliatzen dituztenak, gizartean osasuna prebenitu, zaindu eta sustatzeko.

Ikuspegia

Ospitalearen helburua da bikaintasuneko profesionalak prestatzea, nazioarte-mailan zehaztutako gaitasunetan, profesionalismoan oinarrituta, ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak barne.

Balioak

Gure balioak honako hauek dira: profesionaltasuna, talde-lana, osasun-sisteman oinarritutako praktikak, ikaskuntza eta etengabeko hobekuntza.

Azken aldaketako data: