Heziketa-egonaldiak


Gure ustez laguntza, irakaskuntza eta ikerketako jarduera, baita gure ospitaleko baliabide materialak eta giza baliabideak ere, bermea dira zure prestakuntza nahi duzun mailara irits dadin eta, era horretan, ospitaleak espezialistak prestatzeko akreditazioarekin hartzen duen erantzukizunari erantzuna emateko. Jarraian interesgarri gerta dakizukeen informazioa emango dizugu.


Kanpo-txandaketak, baimena eta ebaluazioa

Kanpoko errotazioak dira autonomia-erkidegoko eskudun organoak baimenduta egiten diren prestakuntza-aldiak, prestakuntza-programan edo irakaskuntzako zentro edo unitateari emandako akreditazioan aurreikusita ez daudenean.

  1. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errotazioa egin nahi duten Estatuko beste zentro batzuetako egoiliarrak: nork bere zentroko Irakaskuntzako Batzordearen bitartez eskatu behar dute.
  2. Estatuko edo atzerriko beste zentro batzuetan errotazioa egin nahi duten Gurutzetako Ospitaleko egoiliarrak: eskaera Tutorea Egoiliarra Atariaren bitartez egin behar dute.
  3. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errotazioa egin nahi duten atzerriko egoiliarrak: Osasun Ministerioak baimentzen ditu atzerritarrentzako prestakuntza-egonaldiak, eta orri honetan eskatu behar dira:

Atzerriko herritarren prestakuntza-egonaldiak baimentzeari buruzko informazioa.

Gainera, formulario hau ere bidali behar digute autonomia-erkidegoko Irakaskuntzako Batzordearen eta autonomia-erkidegoko Osasun Sailaren aldeko txostenak kudea ditzagun.

Heziketa egonaldiak

Azken aldaketako data: