Irakaskuntza batzordea
Irakaskuntza Batzordeari dagokio irakaskuntza espezializatua planifikatzea, antolatzea, kudeatzea eta gainbegiratzea, baita, 183/2008 Errege Dekretuaren garapenean, Euskal Autonomia Erkidegoak, Osasun Sailaren bidez, ezartzen dituen guztiak ere..
Eginkizunak
- Zentroan egiten diren espezialisten prestakuntzaren arloko jarduerak antolatzea eta kudeatzea, eta prestakuntza-programen helburuak betetzean diren kontrolatzea.
- Tutoreek proposatutako espezialitate bakoitzaren banako prestakuntza-planak onartzea, espezialitate bakoitzeko programa nazionala zentroaren ezaugarrietara egokituz.
- Zentroan edo unitatean prestatzen diren espezialitateetako mediku egoiliar bakoitzak dagokion banako prestakuntza-plana duela bermatzea.
- Prestakuntza-planen aplikazio praktikoa gainbegiratzea, baita zentroaren ohiko arreta-jardueran eta larrialdietako arreta-jardueran duten integrazioa ere.
- Ebaluazio-sistemak ezartzea, batetik prestatzen ari diren profesionalek eskuratutako gaitasunak bermatzearren indarrean dagoen legediaren arabera eta, bestetik, Irakaskuntza Batzordeak beharrezkotzat jotzen dituen gaitasunak garatzearren prestatzen ari den espezialistak lortu beharreko gaitasun espezifikoen edo orokorren profilaren arabera.
- Espezialitate guztietarako komunak diren prestakuntza-jarduera osagarrien urteko programazioa, antolaketa eta kontrola egitea.
- Irakaskuntza Batzordearen eginkizunak behar bezala garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren baldintzen berri ematea Zentroko Zuzendaritzari, baita zentroko eta irakaskuntza-unitateetako egoiliarren prestakuntzaren berri eta antzeman daitezkeen urritasunen berri ere.
- Zentroko edo irakaskuntza-unitateko irakaskuntza-kalitatearen kudeaketa-plana onartzea, zentroak ezartzen duen sistemaren bidez hori betetzen dela gainbegiratuz.
- Indarrean dagoen legediak aipatzen duen egoiliarrak gainbegiratzeko protokoloa onartzea eta zentroko Zuzendaritzari proposatzea.
- Irakaskuntza-unitateen eta arreta-mailen arteko koordinazio egokia erraztea, tutoreen bidez.
- Tutoreen etengabeko prestakuntza sustatzea, irakaskuntza-metodologietan eta prestakuntza-programekin lotzen diren beste alderdi batzuetan.
- Zuzendaritza-organoei zentroaren edo unitatearen irakaskuntza-ahalmena jakinaraztea urtero.
- Ikasketa-buruaren bidez, amaierako eta urteko ebaluazioak igortzea Prestakuntzako Espezialisten Erregistro Nazionalari, indarrean dagoen legedian aurreikusitako terminoetan.
- Gaian eskudunak diren organoei irakaskuntza-ikuskapenak egin daitezen proposatzea, inguruabarrek eskatzen dutenean.
- Egoiliarrei idatziz jakinaraztea Batzordeak baliabide fisikoetan eta/edo elektronikoetan igorritako informazioa non kokatuko den, indarrean dagoen legedia betez.
- Autonomia Erkidegoak esleitzen dizkien eginkizunak betetzea, baita 183/2008 Errege Dekretuaren aplikazioaren ondoriozko prestakuntza sanitario espezializatuaren xedapen arautzaileek esleitzen dizkieten eginkizun guztiak ere.
Azken aldaketako data: