Hipertentsio arteriala emakumeetan

Emakumeetan, gizonezkoetan bezala, adinarekin nabarmen egiten dute gora presio arterialaren batez besteko zifrek.Nahiz eta emakumeen kasuan presio arterial sistolikoaren balioak gizonezkoenak baino baxuagoak izaten diren, adinarekin nabarmenago egiten dute gora.Menopausiaren ondoren presio arterialak gora egitearen arrazoi nagusia hormona estrogenikoen defizita da.Horrela, 60 urtetik gora emakumeek presio arterial altuagoa dute, eta adin horietan, beraz, hipertentsioaren maiztasuna areagotu egiten da.

Antisorgailu hormonalak eta hipertentsioa

Aspalditik da eztabaidagai ahotik hartzeko antisorgailuek zer-nolako eragina duten presio arterialean. Bereziki, tratamendu zaharrenekin —hau da, hormona-dosi handiak erabiltzen dituztenekin— lotu izan da presio arteriala igotzea.Egungo tratamenduekin, berriz, lotura hori ez da hainbestekoa.Presio arteriala igo dezakete menopausiaren ordezko hormona tratamenduek ere.

Hipertentsio arteriala eta haurdunaldia

Haurdunaldian hipertentsioarekin izaten diren gorabeherek arazoak sor ditzakete ernaldian, eta horrek gaixotasunak eragin ditzake fetuan eta jaioberrian.Normalean, presio arterialak behera egiten du bigarren hiruhilekoan, eta hirugarrenean, berriz, haurdunaldi aurreko balioetara itzultzen da.Aldaketa horiek batzuetan nabarmenagoak izan daitezke eta arazoak eragin diezazkiekete amari eta fetuari, eta horregatik da hain garrantzizkoa aldi horretan presio arterialaren zifrak zorrotz kontrolatzea.

Haurdun geratu aurretik amak hipertentsioa izatea ere posible da, eta kasu horretan bereziki zaindu behar dira tentsio arterialaren zifrak.

Azken aldaketako data: