Presio arterialaren bariazioak
Normala da presio arterialak bariazio handiak izatea gure organismoa egoera berrietara egokitu ahal izan dadin, eta garrantzizkoa da, beraz, ondo hartzea.Honakoak dira bariaziorik esanguratsuenak:
Aldeak egunez eta gauez
Presio arterialak 24 orduko erritmoa jarraitzen du jarduerara eta atsedenera egokitzeko, eta egunez, beraz, altuagoa da eta lo gaudela jaitsi egiten da.Normala da lo gaudela presio arterialak ehuneko 10 baino gehiago behera egitea jardueran gaudela dugun presioaren batez bestekoarekin alderatuta.
Aldeak sexuaren arabera
Menopausiaren aurretik emakumeek gizonezkoek baino joera txikiagoa dute hipertentsioa izateko, eta ondoren areagotu egiten da emakumearen prebalentzia eta gizonena gainditu egiten du.
Aldeak urte-sasoiaren eta altueraren arabera
Beroa hodi-zabaltzailea da, eta udako hilabeteetan, beraz, hilabete hotzetan baino baxuagoa izan daiteke presio arteriala.Horregatik, tentsio arterial baxua duten pertsonek ez dute eguzkitan denbora gehiegi egon behar udan, eta behar adina likido hartuta hidratatuta egon behar dute.
Hondartzako egonaldietan, itsasoaren mailako altitudeak ere presio arteriala jaisten laguntzen du, eta paziente batzuek, beraz, hipertentsioaren aurkako sendagaien dosi txikiagoa behar izan dezakete.
Esfortzu fisikoaren eta estresaren eragina
Ariketa fisikoak presio arteriala aldi baterako igo egiten badu ere, ez da ahaztu behar guztiz gomendagarria dela aldizka ariketa moderatua egitea, eta berez hipertentsio arterialaren tratamenduaren alderdi bat horixe da, epe luzera duen eragina onuragarria baita.
Minak, emozio biziek eta beldurrak presio arteriala aldi batez igotzea eragin dezakete.
Lanegunetan ere orokorrean igo egiten da presio arteriala.
Pertsona batzuen kasuan, presio arteriala medikuaren edo erizainaren kontsultan hartzen zaienean, normalean baino handiagoak izan daitezke balioak, eta pertsona horrek “bata zuriaren sindromea” duela esaten da.Pertsona horien kasuan egokia izaten da presio arteriala etxean bertan hartzea
Azken aldaketako data: