Tabakismoa prebenitzea eta tratatzea

Atxikimendua
Kerik Gabeko Erakunde Sanitarioen Euskal Sareari​

Bilbo-Basurtuko ESIa Kerik gabeko Erakunde Sanitarioen Euskal Sareko kide da, eta, horregatik, hura osatzen duten zentroetara joaten diren pertsona guztiei ke bako ingurunea eskaintzeko konpromisoa du, horrela 1/2016 legea betez (Ley 1/2016, de 7 de abril, de Atención Integral de Adicciones y Drogodependencias).

Horretarako, batzorde bat beren-beregi sortu dugu, tabako-politika ezarri, eta ekintza batzuk abiarazi ditugu tabakoa uztea sustatzeko eta tabakoaren kalteez kontzientziatzeko.​

Tabakoaren politika

Kerik Gabeko Gunea Irudia

Osasun Eskolaren logotipoa

Tabakismoa prebenitzea

Osasun arloko erakundeok engaiatu beharra daukagu erretzeari utzi gura dioten guztientzat tratamenduak eskaintzen, bai eta tabako keak kutsatutako airea arnasteak dakartzan arriskuen berri herritarrei ematen ere.​

Osakidetzaren eta Osasun Sailaren zerbitzu bat da Osasun Eskola, zeinek informazioa eta prestakuntza eskaintzen dituen osasunaren eta gaixotasunaren aurrean jokabide arduratsua eta aktiboa lortzeko.​


Tabakoari uzteko baliabideak: Osasun eskola

Tabakismoa prebenitzea - Osasun Eskola (euskadi.eus)


Prebentzioa eraginpean ez
egoteko | Bilbo-Basurtuko ESIAn Jakinaraztea

Tabako-kearen eta nikotina askatzeko gailu elektronikoen aerosolen kontsumoa eta esposizioa gutxitu dadintzat, erakunde honek Bilbo-Basurtuko ESIaren instalazioetan protokoloa atondu du arautzeko tabakoaren edo antzeko produktuen kontsumoarekin erlazionaturiko gorabeherekin zelan jokatu eta eurak zelan jakinarazi eta erregistratuko diren.​

QR Prevención del Tabaquismo zentroa

Azken aldaketako data: