CSUR Gaixotasun autoimmunekoak
- Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen Unitatea
- Zer dira Gaixotasun Autoimmune Sistemikoak (GAS)?
- Irakaskuntza
- Ikerkuntza
- Pazienteentzako baliabideak
- Intereseko elkarteak/estekak
Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen Unitatea
CSUR Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Gaixotasun Autoimmuneen Unitatearen inguruan egituratzen da, eta unitate hori da haren nukleo nagusia. Gainera, erreferentziazko espezialistak aritzen dira lankidetzan, aholkulari gisa, edo gaixotasun autoimmune sistemikoak (GAS) dituzten pazienteentzako berariazko kontsulta koordinatuetan parte hartzen dute, unitateko kideekin batera. Kontsulta horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Haurdunaldia eta GAS (Obstetriziarekin lankidetzan)
- Ubeitisa (oftalmologiarekin)
- Nefritis lupikoa eta baskulitisa (Nefrologiarekin)
- Psiquiatria-GAS
Era berean, diziplina anitzeko hainbat batzorde ezarri dira, hilero biltzen direnak konplexutasun bereziko kasuen maneiua eztabaidatu eta adosteko, besteak beste:
- Pneumopatia Interstizialen Batzordea (Pneumologia eta Erradiologiarekin)
- Larruazaleko eta Artikulazioetako Konplikazioen Batzordea (Dermatologiarekin eta Kirurgia Plastikoarekin)
- Nefrologiako Komitea-GAS (Nefrologiarekin)
Laguntzeko prest duzun taldea

CSUR KOORDINATZAILEA
- Guillermo Ruiz Irastorza Gaixotasun Autoimmuneen Ataleko burua, Barne Medikuntzako Zerbitzua.
GAIXOTASUN AUTOIMMUNEEN UNITATEKO KIDEAK
- Guillermo Ruiz Irastorza
- Ioana Ruiz Arruza
- Cristina González de Echavarri
- Adriana Soto Peleteiro
- Diana Paredes Ruiz
- Luis Dueña Bartolomé
- Beatriz Marín García
- Mónica Ferreiro Montenegro (erizaina)
OBSTETRIZIA
- Paloma Delgado Beltrán
OFTALMOLOGIA
- Joseba Artaraz Beobide
- Alejandro Fonollosa Calduch
NEFROLOGIA
- Amaia Osorio Montes
- Sonia Delgado Arroyo
- Laura Bueno López
PNEUMOLOGIA
- Amaia Urrutia Gajate
- Marta García Moyano
IMMUNOLOGIA
- Maria Aranzazu Pacho de Lucas
DERMATOLOGIA
- Nerea Agesta Sánchez
NEUROLOGIA
- Amaia Jauregi Barrutia
INFEKZIOSOAK
- Elena Bereciartua Bastarrica
ERRADIODIAGNOSTIKOA
- Marta Lázaro Serrano
- Ainhoa Gandiaga Mandiola
PSIKIATRIA
- Margarita Sáenz Herrero
KIRURGIA PLASTIKOA
- Patricia Martín Playá
Gaixotasun autoimmuneak dituzten pertsonei arreta emateko erizaintzako pertsonala
Zerbitzu-zorroa:
- Gaixotasun autoimmuneei buruzko aholkularitza eta gomendioak pazienteari eta haren senideei.
- Tratamendu immunogutxitzaileak, immunomodulatzaileak eta biologikoak dituzten pazienteen jarraipena.
- Gaixotasunarekin edo agerraldiekin lotutako sintomen identifikazio goiztiarra.
- Pazientearen osasun-egoeraren eta haren beharren etengabeko balorazioa.
- Gaixotasunari aurre egiteko eta nork bere burua zaintzeko osasun-hezkuntza.
- Erizaintzako gomendioak eta bizimodu osasungarrien sustapena.
- Kontsulta ez-presentziala.
Jarduera asistentziala.
Gaixotasun Autoimmuneen Unitatearen (GASU) asistentzia-jarduera ospitalizazio-solairuan, kanpo-kontsultetan eta eguneko ospitalean garatzen da.
- OSPITALIZAZIOA
GASUko pazienteak Barne Medikuntzako Zerbitzuko Erizaintza Unitatean ospitaleratzen dira, eraikin nagusiko 2. B solairuan. - KANPO-KONTSULTAK
Barne Medikuntzako Zerbitzuak 9 kontsulta ditu (4-12 kontsultak) 2. eraikineko ezkerreko lehen solairuan, kanpo-kontsultetarako; horietan, GASUk astean 19 kontsulta ditu esleituta (7-9 kontsultak astelehenetan eta 7-10 kontsultak astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan). GASUk, halaber, astean bi kontsulta ditu Barne Medikuntzako kanpo-kontsultetatik at: kontsulta bat astearteetan, kanpo-kontsultetako 1 eraikineko lehen solairuan, (Ginekologia/Haurdunaldia diziplinarteko agendarako), eta beste kontsulta bat ostiraletan, kanpo-kontsultetako 1 eraikineko beheko solairuan, (Oftalmologia/Ubeitis diziplinarteko agendarako). - EGUNEKO OSPITALEA
Barne Medikuntzako Zerbitzuak kontsulta bat du Eguneko Ospitale Medikoan (2. kontsulta). GASUk kontsulta hori astelehen, astearte eta ostegunetan esleituta dauka; ostegunetan kontsulta horretan Nefrologiarekin diziplina arteko agendari erantzuten zaio. Kontsultaz gain, Eguneko Ospitaleak bere instalazioak erabil ditzake zain barneko tratamenduak emateko astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 20:00etara.
Kokapena eta kontaktua

Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen Unitatea
946006348
Eraikin nagusia 2. solairua B
Zer dira Gaixotasun Autoimmune Sistemikoak (GAS)?
Sistema immunea funtsezkoa da bizirik irauteko. Haren eginkizun nagusia da gure gorputza kanpoko agenteengandik babestea, hala nola bakterioengandik eta birusengandik, baina baita zelula anomaloetatik ere, tumoraletatik, adibidez. Hala ere, defentsa-egitura horrek behar bezala funtzionatzeko, funtsezkoa da organismoaren ehunak "lagun" gisa antzematea. Immunologia-tolerantzia hori galtzen denean eta gure organoei erasotzen zaienean, gaixotasun autoimmuneak gertatzen dira.
Mota askotakoak daude, eta batzuek lehentasun zehatzak dituzte, hala nola Hashimotoren tiroiditisa, I. motako diabetesa, hesteetako gaixotasun inflamatorioa edo esklerosi anizkoitza, zeinak, hurrenez hurren, tiroidearen, pankreako intsulina sortzen duten zelulen, heste-mukosaren edo nerbio-sistema zentraleko substantzia zuriaren aurka zuzendutako autoimmunitate-adibideak diren.
Hala ere, beste egoera batzuetan, erantzun immuneak ehun eta organo askori eragin diezaieke, aldi berean edo bata bestearen atzetik; horiek dira gaixotasun autoimmune sistemikotzat ezagutzen ditugunak. Horien artean badaude lupus eritematoso sistemikoa, sindrome antifosfolipidoa, baskulitisa, esklerodermia, hanturazko miopatiak edo Sjögen-en sindromea, ezagunenak aipatzearren.
Gaitz horiek eta antzeko beste batzuk dira, hain zuzen ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen CSURen artatzen ditugunak.

Diagnostikoa
GASen diagnostikoa, funtsean, aurkezpen klinikoaren bidez egiten da, laborategiko proben laguntzarekin. Proba horiek, batez ere, immunologikoak dira, eta aukera ematen digute gaixotasun zehatzei (hala nola anti-DNA eta lupusa) eta erradiologikoei lotutako autoantigorputzak identifikatzeko, eta, batzuetan, biopsiak lortu behar izaten dira (adibidez, giltzurrunetakoak, muskularrak edo arterietakoak). Ez dago diagnostiko espezifiko bat egitea ahalbidetzen digun proba zehatzik, eta, beraz, oso garrantzitsua da esperientzia klinikoa izatea eta susmo-maila handia izatea; izan ere, agerpen-sintoma asko (artikulazioetako minak, larruazaleko orbanak, sukarra, nekea...) ez dira gaixotasun horien espezifikoak.
Tratamendua
Ez dago gaixotasun horiek sendatzeko tratamendurik. Urteetan eta gaur egun arte, estrategia terapeutikoa izan da sistema immunea era indiskriminatuan ezabatzea, neurri batean edo bestean. Logikoki, tratamendu horiek ondorio kaltegarriak izan ditzakete, besteak beste, infekzio-arriskua handitzea. GASak maneiatzeko zutabeetako bat kortisonaren deribatuak dira. Oro har, glukokortikoideak esaten zaie, eta, hantura azkar kontrolatzeko oso eraginkorrak badira ere, epe ertain-luzera kontrako efektuak izateko arrisku handia dute.
Medikamentu berriak daude, biologikoak deituak, eta tratamendu-bide berriak ekarri dituzte gaixotasun horietako askotan; arazo nagusia haien kostu handia da. Aurreko guztiagatik, GASa duten pazienteen maneiuan esperientzia funtsezkoa da paziente bakoitzarentzat egokia den konbinazio terapeutikoa diseinatzeko.
Diziplina anitzeko maneiuaren garrantzia
Gaiz multisistemikoa denez, hau da, hainbat organori eragin diezaiekenez, pazienteak modu globalean zaindu behar dira, askotan hainbat espezialistaren parte-hartzearekin, eta espezialista horiek modu koordinatuan jardun behar dute. Emakume gazteei maiz eragiten dienez, ezinbestekoa da haurdunaldiaren arreta behar bezala antolatzea. Horretarako, haurdun geratu baino lehen, beti izan behar du aurretiko kontsulta bat, haurdunaldian baimendutako tratamenduen bitartez gaixotasuna erremisioan dagoela ziurtatzeko.
| GAIXOTASUN AUTOIMMUNEEN UNITATEA JARDUERAREN ASTEKO BANAKETA |
ASTELEHENA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA | ||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| OSPITALIZAZIOKO SOLAIRUA (2B EU) | Ruiz Arruza doktorea | Marín doktorea | Soto doktorea | Paredes doktorea | Soto doktorea | ||
| BARNE-MEDIKUNTZAKO KANPO-KONTSULTAK (Kontsultak 2 eraikina – 1. solairua) | 7. kontsulta | Agenda Profesionala | GAS IRASTORZA dk. Dueña doktorea |
ERIZAINTZA Mónica Ferreiro |
GAS LUPUS Ruiz Irastorza doktorea |
ERIZAINTZA Mónica Ferreiro |
GAS 1 Ruiz Arruza doktorea/ Soto/ Marín |
| 8. kontsulta | Agenda Profesionala | GAS 2 Soto doktorea |
GAS 2 Soto doktorea |
GAS 2 Ruiz Arruza doktorea |
GAS BASCULITISA Ruiz Arruza doktorea |
GAS 1 BAME errotanteak/ Dueña |
|
| 9. kontsulta | Agenda Profesionala | GAS LUPUS Paredes doktorea |
PSIKIATRIA Sáenz doktorea (psik.) |
GAS UGARTE dk. Paredes doktorea |
GAS SOTO Soto doktorea |
GAS 1 BAME errotantea/ Paredes |
|
| 10. kontsulta | Agenda Profesionala | GAS ECHAVARRI dk. Glez. de Echavarri doktorea |
GAS ECHAVARRI dk. Glez. de Echavarri doktorea |
GAS ESCLERO Glez. de Echavarri doktorea |
KAPILAROSKOPIA Glez. de Echavarri doktorea |
||
| Agenda Profesionala | KONTSULTARTEKOA AUTOIMMUNEAK Ruiz Arruza doktorea |
KONTSULTARTEKOA AUTOIMMUNEAK Marín doktorea |
KONTSULTARTEKOA AUTOIMMUNEAK Soto doktorea |
KONTSULTARTEKOA AUTOIMMUNEAK Paredes doktorea |
KONTSULTARTEKOA AUTOIMMUNEAK Soto doktorea |
||
| EGUNEKO OSPITALEA (Eraikin nagusia – Beheko solairua) | 2. kontsulta | Agenda Profesionala | GAS, EGUNEKO OSPITALEA Glez. de Echavarri doktorea |
GAS, EGUNEKO OSPITALEA Paredes doktorea |
GAS, EGUNEKO OSPITALEA Ruiz Irastorza doktorea Osorio doktorea (Nefrologia) |
||
| GINEKOLOGIAKO KANPO KONTS. (Kontsultak 1 eraikina – 1. solairua) | Agenda Profesionala | HAURDUNALDI GINEKOLOGIKOA Ruiz Irastorza doktorea/Delgado doktorea (Obstetrizia) |
|||||
| OFTALMOLOGIAKO KANPO-KONTS (Kontsultak 1 eraikina - beheko solairua) | Agenda Profesionala | GAS UBEITISA Soto/Ruiz Arruza doktorea Artaraz/ Fonollosa (Oftalmologia) |
|||||
Irakaskuntza
Graduatu aurreko irakaskuntza.
Guillermo Ruiz Irastorza EHUko Medikuntza Saileko irakasle titularra da.
Ioana Ruiz Arruza EHUko Medikuntza Saileko irakasle elkartua da.
Graduondoko irakaskuntza.
Espainiako, Argentinako, Portugaleko eta Frantziako ospitaleetako Barne Medikuntzako, Erreumatologiako eta Dermatologiako 550 egoiliarrek baino gehiagok egin dute gaixotasun autoimmuneei buruzko prestakuntza gure Unitatean 2005. urteaz geroztik.
GEA-SEMI-UB Gaixotasun Autoimmune Sistemikoei buruzko Masterrean " Síndrome antifosfolípido-Embarazo en EAS " modulua irakasten dugu:
Ikerkuntza
Gure asistentzia-jarduera Biobizkaiko Gaixotasun Autoimmuneen Taldearen barruko ikerketa klinikoarekin osatzen da:
Gainera, estatuko zein nazioarteko hainbat ikerketa-saretako kide gara:
- Gaixotasun Autoimmuneen Espainiako Taldea (GEAS)
- Systemic Lupus Collaborating Clinics (SLICC)
- Antiphospholipid syndrome (APS) Action
- Autoinflammatory Diseases Alliance (AIDA) network
- Begi-hanturaren Espainiako Elkartea (SEIOC)
300 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditugu azken 20 urteetan.
Gure helburua da ikerketa eta praktika klinikoa integratzea, ikerketan lortutako emaitzak gure asistentzia-jarduerara eramateko. Adibide ona dira hidroxiklorokinari eta lupuseko glukokortikoideei buruz egin ditugun lanak, gaixotasun horren praktika klinikoa eraldatzen nabarmen lagundu baitute.
Intereseko elkarteak/estekak
- Lupusa duten pazienteen Espainiako Federazioa FELUPUS
- Lupusa duten pertsonen Bizkaiko Elkartea ADELES BIZKAIA
- Lupusa duten pertsonen Gipuzkoako Elkartea ADELES GIPUZKOA
- Lupusa duten pertsonen Arabako Elkartea ADELES ARABA
- Lupus Europe
- Ubeitisa duten Pazienteen Elkartea (AUVEA)
- Espainiako esklerodermia-elkartea
- SAF Espainia- Sindrome antifosfolipidikoa duten Pazienteen Elkartea
Azken aldaketako data:



