CSUR Helduen sortzetiko kardiopatiak

Helduen Sortzetiko Kardiopatien Unitatea

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Helduen Sortzetiko Kardiopatien Unitatea (HSKU) 2017an abiarazi zen, nahiz eta ospitaleak 20 urte baino gehiago zeraman kontsulta espezifiko batekin.

Kardiologia Zerbitzuan integratuta dago, eta, 2024ko urrian, osasun-sistema nazionaleko (CSUR) erreferentzia-unitate izendatu zuten.

Patologia horiek dituzten eta larruazalean zeharreko tratamendua, tratamendu kirurgikoa edo tratamendu mediko aurreratua behar duten paziente guztiei eskaintzen die arreta, bai EAEn, bai EAEtik kanpo.

Horri esker, arreta oso espezializatua eskaintzen du, pronostikoa, biziraupena eta bizi-kalitatea ahalik eta gehien hobetzeko.

Diziplina anitzeko taldea

HSKUak diziplina anitzeko izaera dauka, eta hura osatzen duten Kardiologia zein Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuetako zenbait profesionalek dedikazio handiagoa dute Unitate honetan. Halaber, lotura estua dauka beste zerbitzu batzuekin.


Koordinatzailea

  • Larraitz Orive Melero Kardiologian espezializatua

Kardiologia Klinikoaren eta Proba Funtzionalen arduraduna

  • Larraitz Orive Melero
  • Jagoba Larrazabal López
  • Jose Félix Larrea Egurbide

Hemodinamika Unitateko arduraduna

  • Roberto Blanco Mata
  • Luis Fernández González

Arritmien Unitateko arduraduna

  • Iñigo Sainz Godoy

Koronarioen Unitateko arduraduna

  • Susana Gómez Varela

Bihotzeko Kirurgiako arduraduna

  • Jose María Caffarena Calvar

Gainera, Unitateak Kardiologia Pediatriko, Anestesia, Medikuntza Intentsibo, Erradiologia, Digestibo – Hepatologia, Ginekologia – Obstetrizia eta Genetika zerbitzuetako fakultatibo espezialistak ditu.

Kokapena eta kontaktua

Ospitalearen mapa
Icono consultas

Helduen Sortzetiko Kardiopatien Unitatea

946 006 000 Tel.-luzapena: 6254

ucca.osieec@osakidetza.eus

Kardiologiako eta Bihotzeko Kirurgiako kontsulta: eraikin nagusia, 11. solairua, 2. kontsulta

Ospitalizazioa: 4. A eta 4. B solairua

Zer da helduen sortzetiko kardiopatia?

Zer da Parkinsonen gaixotasuna?

Sortzetiko kardiopatiak jaiotza-unetik agertzen dira; eskuratutako kardiopatiak, berriz, bizitza osoan gara daitezke. Malformaziorik ohikoenak dira jaiotzean, eta haurren arteko intzidentzia 8-10/1.000-koa da. Azken hamarkadetako aurrerapen mediko eta kirurgikoei esker, % 85-etik gora helduarora arte bizi da; izan ere, gaur egun, gehiago dira sortzetiko kardiopatiaren bat duten paziente helduak pediatrikoak baino. Aldaketa demografiko horren ondorioz, unitate asistentzial espezializatuak sortu behar izan dira, zeren eta, batzuetan, ondorioak edota konplikazioak betikotzen baitira, eta bizitza osorako arreta kualifikatua behar izaten da.

Zentro sanitario tertziarioetan diziplina anitzeko unitateak sortzeko beharrak eta arreta pediatrikoari jarraipena emateko egiturazko planak ezartzeko beharrak Helduen Sortzetiko Kardiopatien Unitateak (HSKU) osatzera bultzatu zuen.

Unitatea sortzeko funtsezko arrazoiak honako hauek izan dira:

  1. Prebalentzia handia: 250 kasu 100.000 biztanleko; hau da, 5.545 paziente potentzial Euskadin.
  2. Asistentzia-eskaera gero eta handiagoa: datozen hamarkadetan helduarora iritsiko diren pazienteen kopurua.
  3. Konplexutasuna: aurrez konpondutako edo arindutako sortzetiko kardiopatia askoren fisiologiak prestakuntza espezifikoa eskatzen du.
  4. Zainketen jarraipena Pediatriatik, trantsizio-programen bidez, jarraipenean galerak saihesteko, batez ere nerabezaroan.

Irakaskuntza

Kardiologiako egoiliarren prestakuntzan aktiboki parte hartzen dugu. Noizean behin, Kardiologia Pediatrikoko errotazioko egoiliarrak helduen kontsultetara ere etortzen dira.

Eskualdeetako, estatuetako eta unibertsitateetako elkarte zientifikoek antolatutako ikastaro, biltzar eta masterretan parte hartzen dugu, hizlari gisa.

Kardiologia Zerbitzuaren kasu zehatzean:

Graduko irakaskuntza-eskaintza

  • Patologia orokorra (3. maila)
  • Patologia eta klinika medikoak (5. maila)
  • Praktika mediko integratua-Txandakakoa (6. maila)

Graduondoko irakaskuntza-eskaintza

  • Kardiologiako bi espezialistaren prestakuntza, urteko.
  • Beste ospitale batzuetako kardiologiako egoiliarren prestakuntza.
  • Beste espezialitate batzuetako egoiliarren errotazioak.

Ikastaro eta masterrekin lankidetzan aritzea

  • Kardiologiako Espainiako Elkartearen eta Kardiologiako Euskal Elkartearen ikastaro eta biltzarretan hizlari.
  • Kardiologiako Espainiako Sozietatearen eta Alfonso X el Sabio Unibertsitatearen Sortzetiko Kardiopatien gaineko Etengabeko Prestakuntzako Masterreko irakasleak, 2025-2027ko edizioa.
  • Ekokardiografia Transtorazikoaren eta Sortzetiko Kardiopatien Ekokardiografiaren Europako Egiaztapenetarako Kardiologiako Europako Elkarteko aztertzaileak.
  • SECARDIOPEDen hemodinamikako lantaldean parte hartzea, batzorde zientifikoko kide gisa.
  • Interventional Cardiology REV-ko editore-batzordean parte hartzea, sortzetiko gaixotasunen atalean.

Ikerkuntza

  • Sortzetiko Kardiopatien Espainiako Erregistroan parte hartzea.
  • Gurutzetako Ospitaleko biriketako hipertentsioaren diziplina anitzeko taldean parte hartzea.
  • Azken 5 urteetako argitalpenak.

Tesia

Resultados del tratamiento percutáneo de las cardiopatías congénitas con lesiones estenóticas a nivel del corazón izquierdo en pacientes pediátricos y adultos en el Hospital Universitario de Cruces.

Luis Fernández González. Universidad del País Vasco. 2022.

Artikuluak

Evaluation of prosthetic dysfunction in the diagnosis of endocarditis associated to prosthetic pulmonary valve and pulmonary conduit. Andres Cano Et al. Int J Cardiol Congenit Heart Dis. 2025 May 13:21:100591.

Concurrent finding of rheumatic severe mitral regurgitation and anomalous left coronary artery from the pulmonary artery (ALCAPA) in a 23-year-old patient consulting for ventricular tachycardia: A case report and a review of the literature. Josu Erquicia Peralt et al.International Journal of Cardiology Congenital Heart Disease. Volumen 19, 10053

Experiencia en angioplastia percutánea de recoartación de aorta en un solo centro. Resultados a corto, medio y largo plazo. Fernández et al. Revista Colombiana de Cardiología (2022)

Percutaneous Closure of Perforated Vetricular Septal Pseudoaneurysm with “Cribiforme” Amplazater Device Using 3D Modeling. Fernández et al. JACC Cardiovascular Interventions (2020)

Ahozko komunikazioak

  • Diagnóstico erróneo de hipertensión pulmonar en un adulto con cardiopatía congénita. Larraitz Orive. Congreso de la SEC (2025)
  • Reemplazo de la válvula pulmonar en pacientes pediátricos y adultos con cardiopatía congénita y disfunción del tracto de salida del ventriculo derecho: seguimiento a corto y largo plazo y factores pronósticos. Luis Fernández et al. Congreso SVNC (2025)
  • Un caso de taquicardia ventricular secundaria a dehiscencia protésica en un paciente con tetralogía de Fallot reparada. Mikel González et al. Congreso de la ESC (2024)
  • Reemplazo de la válvula pulmonar en cardiopatía congénita. Experiencia en nuestro centro. Luis Fernández et al. 15º Congreso Nacional de la Sociedad de Cardiología Pediátrica y Enfermedades Cardíacas Congénitas (2024)
  • Endocarditis infecciosa en la válvula protésica pulmonar y en conductos pulmonares en pacientes con cardiopatía congénita. Andrés Cano et al. XIII Congreso SEICAV (2024)
  • Resultados del tratamiento percutáneo de la coartación y recoartación aórtica nativa en nuestro centro tras tres décadas de experiencia. Fernández et al. SVNC (2022)
  • Experiencia en el tratamiento percutáneo con stent en la coartación de aorta nativa y recoartación en población pediátrica y adulta. Fernández et al. Congreso SEC (2021)
  • Vigencia de la angioplastia con balón en el tratamiento de la coartación y recoartación de aorta en la era de los stents. Fernández et al. e-Congreso SEC (2020)
Icono enlaces

Pazienteentzako baliabideak

  • Kontsultan, informazio-triptikoak dauzkagu, pazienteen eta familien eskura.
  • Kontsultetako itxarongelan, halaber, sortzetiko kardiopatia ohikoenak azaltzen dituen posterra dugu.
  • Esano bloga. Esteka: Sotzetiko kardiopatiak – eSano
Icono enlaces

Intereseko pazienteen elkarteak

FAQ/Ohiko galderak

Zer da sortzetiko kardiopatia bat?

Sortzetiko kardiopatia bihotzaren akatsa edo malformazioa da, jaiotzatik agertzen dena eta bihotzeko egitura batzuei eragin diezaiekeena. Konplexutasunaren arabera, honela sailkatzen dira: arinak, oharkabean pasa daitezkeenak eta geroxeago diagnostikatu daitezkeenak, baita helduaroan ere; eta ertainak edo konplexuak, miaketan sintomak eta/edo alterazioak agertu ohi direnak (soploak, saturazio baxua...), batzuetan jaiotza-unetik ere.

Tratamendurik edo ebakuntzarik beharko dut beti?

Guztiek ez dute tratamendu espezifikorik beharko. Akats motaren, haren tamainaren eta eragiten dituen sintomen araberakoa izango da hori. Kardiopatia arinek edo garrantzi gutxikoek ez dute tratamendurik beharko, baina bai aldizkako kontrolak, bizitzan zehar aldatzen ote diren ikusteko.

Larrienei dagokienez, batzuetan, alterazioa ebakuntza kirurgiko bakar batekin konpon daiteke, baina beste zenbaitetan, kirurgia bat baino gehiago egin beharra dago. Gaur egun, teknologia berrien garapenari esker, prozedura horietako asko kateterismo bidez egin daitezke, kirurgia irekiaren beharrik gabe.

Edonola ere, diziplina anitzeko batzorde batek kasu guztiak aztertzen ditu aldez aurretik, proben emaitzekin batera.

Zergatik da garrantzitsua helduen jarraipena?

Sortzetiko kardiopatiek jarraipena behar dute; izan ere, arinak izan arren edo tratatuta egon arren, bihotzaren egoera alda daiteke denbora igaro ahala. Kontrol medikoari esker, arazoak antzeman daitezke (balbulak, arritmiak, biriketako hipertentsioa) sintomak eragin baino lehen.

Halaber, seme-alabak izan nahi dituzten pazienteen kasuan, oso garrantzitsua da haurdunaldiari buruzko aholkua jasotzea, obstetriziarekin batera jarraipena egitea eta haurdun dauden pazienteen erditzea planifikatzea.

Azken aldaketako data: