Gomendio baliagarriak helduen diarrea tratatzeko

Zer da beherakoa eta zerk eragiten du?

Diarrea nahasmendu bat da, gorozkia oso maiz egitea berekin dakarrena, oso gorozki likidoa eta ugaria. Eragile ohikoenak hauek dira: egoera txarrean dauden janariak, infekzio bat, medikamentu batzuk edota estres emozionala. Kasu gehienetan 1 edo 2 egunetan sendatzen da diarrea inolako tratamendurik gabe.

Zer gomendiok lagundu dezakete sintomak arintzen?

Higiene-neurriak zorrotz jarraitu behar dira eta behar adina likido hartu.

Kutsatzea saihesteko

Kutsatzea saihesteko zorrotz bete beharko dira higiene-neurriak. Prebentzio-neurri eraginkorrena da gaixo dagoen pertsonak eskuak garbitzea, baita familiako gainerako kideek ere. Garrantzi berezia du eskuak garbitzeak janariak prestatu aurretik, jan aurretik eta komunera joan eta gero.

Ziurtatu egin behar da behar adina likido hartzen dela eta deshidratazioa saihestea.

  • Ura: Limoi-ura izan daiteke.
  • Infusioak eta saldak
  • Arroz-ura: Irakiten jarri litro bat ur arroz-eskukada batekin hogeita hamar minutuz, iragazi eta utzi hozten hartu aurretik.
  • Berdintsu presta daiteke Azenario-ura
  • Seruma etxean egina: Litro bat uretan jarri:
    • Bi koilarakada azukre
    • Koilaratxo erdi bat gatz
    • Koilaratxo erdi bat bikarbonato
    • Katilu bat limoi-zuku

Dieta

Ohi denez, jateko gogoa galtzen da prozesu akutu horretan. Hala gertuz gero, likidoak soilik har ditzakezu denbora-tarte labur batez. Jateko gogoa sortuz gero, hartu zerealak, fekula egosiak gatzarekin (adb.: patatak, arroza, pasta zuria, oloa, zopak) platano helduak, sagar errea eta menbrilloa aukera on bat izan daitezke.


Nola jakin dezaket behar adina hidratatzen ari naizela?

Hidratazio-maila autoebaluatzeko modu sinple bat pixaren kolorea behatzea da, eta kontrolatzea egunean zenbat aldiz egiten dugun pixa. Antzematen baduzu ez duzula lehen bezain beste pixa egiten edo pixaren kolorea hori iluna bada, har ezazu likido gehiago. Pixa normala hori argia da, ia gardena. Ondo hidratatutako pertsona bat 3 - 5 ordu egon daiteke pixa egin gabe.


Icono pedir información

Noiz galdetu behar zaie
osasun langileei?

  • Abdomeneko oso min gogorra duzunean
  • Mukia edo odola ikusten badituzu gorozkietan
  • Sukarra baduzu, 38 ºC-tik gorako tenperatura
  • Pixa egiten duzun maiztasuna nabarmen jaitsi bada eta pixaren kolorea hori bizia baldin bada
  • Ondoezik zaudenean, zorabioak dituzunean, larruazala zurbila, ahoa lehorra…
  • 24 orduz 6 libratze diarreiko baino gehiago izan dituzunean gomendio higienikoak/dietetikoak bete arren
  • 7 egunen ondoren diarreak hobera egiten ez badu gomendio higienikoak/dietetikoak bete arren

Azken aldaketako data: